Teknologia
Pertsona bakoitza berezia da, eta tratamendu bakoitza ere bai. Kasu bakoitzerako egokienak diren jarduera-protokoloak, aplikatu beharreko teknikak eta produktu egokiak ahalik eta zehaztasun handienarekin ezartzeko, garrantzitsua da pertsona bakoitzaren beharrak, larruazalaren egoera eta gabezia eta behar nagusiak ezagutzea.
Bibrazio-masaje energetikoa.
LYMPHODRAINER bibrazio-masaje energetikoak metabolismo zelularrean, sistema neurobegetatiboan eta nerbio-sistema zentralean eragiten du bentosen bidez. Muskuluak erlaxatzen eta desuzkurtzen ditu, eta ehuna prestatzen du tendoi-muskuluen drainatzerako.
Bentosek xurgatu eta ponpatu egiten dute. Horri esker, toxinak mugiarazi eta zain- eta linfa-zirkulazioan zehar garraiatzen dira, kanporatzeko.
Larruazalaren diagnostiko sakona egiteko sistema.
SYLTON Observ 520X sistemak larruazal-motak eta gainazalean dauden edo azalaren geruza sakonagoetan ezkutatzen diren larruazaleko arazoak zehaztasunez diagnostikatzen laguntzen du. Fluoreszentzia-teknologiak ohiko teknologiekin baino argiago eta kontraste handiagoz erakusten ditu azaleko arazoak. Horrela, aholkularitza bisual espezifikoa eman dezake modu objektibo eta erosoan. SYLTON Observ 520X sistemari esker honako hauek egin daitezke:
- Larruazala tratatzeko plan eraginkorragoak garatu
- Larruazalaren egiazko egoera diagnostikatu
ANALISI-MODUAK:
- Egun-argia
- Gainazalaren testura
- Pigmentazioa
- Egoera baskularra
- Argi polarizatu paraleloa
- Argi polarizatu gurutzatua
- UV argi egiazkoa
- Wood
Indiba irrati-maiztasun birsortzailea irrati-maiztasuneko sistema berezi eta esklusiboa da, patentatua eta klinikoki probatua, eta estetikaren, fisioterapiaren eta medikuntzaren arloan erabiltzen da. Indiba aurpegiko, gorputzeko eta ileko tratamenduetan erabiltzen da, eta lehen saioetatik ikus daitezke emaitzak.
Ekintza sakona
Indiba metodo esklusiboak ioien zelula-trukea orekatzen du, eta, horri esker, zelulek beren funtzio naturala berreskuratzen dute. Hori dela eta, azaleko ehunak galdutako elastikotasuna berreskuratzen du, gantza desagertu egiten da pixkanaka eta oxigenoa hobeto jariatzen da zelulen artean, mikrozirkulazio egokia berrezartzen da eta, oro har, azala gaztetu egiten da.
Sistema proionikoak zelulen funtzionamenduan eta birsorkuntzan eragiten duenez, indikazioak askotarikoak dira:
- Zimurrak eta espresio-lerroak murrizten ditu.
- Poltsen eta begi-zuloen itxura hobetzen du.
- Adinaren aurkako lifting-efektua.
- Aurpegi-obaloa birdefinitzen du.
- Azala sakon hidratatzen du.
- Silueta modelatzen du.
- Zelulitisa murrizten du, bai azalekoa, bai sakona.
- Liposukzio aurreko eta osteko tratamendua.
- Ehuna oxigenatzen du kirurgia egin aurretik, eta kirurgia osteko edema gutxitzen eta fibrosia saihesten du.
- Hantura-prozesuak gertatzen diren eremuetan edema murrizten du.
- Orbaintzen eta birsortzen du.
- Ongizate orokorra: neke muskularra hobetzen du, eta oneratzen eta mina gutxitzen laguntzen du.
Markak
Elivelin markarik onenekin lan egiten dugu zure azala errespetatzeko.