Azalaren zaintza
holistikoa.

Edertasuna gure organismoaren hainbat atalen orekatik sortzen da, eta kontzeptu soil batetik harago doa, helburu garrantzitsuago bat lortzeko: ongizatea.

ionicons-v5-a

Ongietorri Eliveli Holistic Beautyra,
zure estetika- eta ongizate-zentrora.
Presta zaitez esperientzia paregabe batean murgiltzeko.
Bidaia sentsoriala, zure ongizatearen erdigunera.

Elivelin aurpegiko eta gorputzeko tratamendu aurreratuenak eta berritzaileenak antzinako teknikekin konbinatzen ditugu.

Eskuzkoak bakarrik diren teknikak zein gailu aurreratuekin egiten diren tratamenduak aplikatzen ditugu. Aurpegiko edo gorputzeko masajeak egiten ditugu… eta, hori guztia, helburu komun batekin: zure larruazalaren edertasuna azaleratzea eta zahartzea prebenitzea.

Gure ikuspegi holistikoaren araberako tratamenduek emaitza iraunkorrak eta agerikoak bilatzen dituzte larruazalean eta, aldi berean, orekarik eta ongizaterik handiena ematen dute.

Erlaxatu eta gozatu besterik ez duzu egin behar, zure azalak edertasuna, energia, elastikotasuna eta testura berreskuratzen dituen bitartean.

Gure tratamenduak pertsonalizatuak dira eta sakon lantzen dituzte hainbat alderdi, pertsona bakoitzaren beharren arabera.

Zatoz eta aurkitu erlaxatzeko espazio zabal, argitsu eta lasai bat.

Ongi etorri Eliveli unibertsora.

Josune
Elgarresta

Eliveli Holistic Beautyko zuzendaria

Prestakuntza. Profesionaltasuna.
Dedikazioa. Pasioa.

Horra hor
haren lana hobekien definitzen duten lau hitzak.

Diagnostikoa

Kasuan kasuko tratamendu egokienak, aplikatu beharreko teknikak eta produktu egokiak ahalik eta zehatzen ezartzeko, garrantzitsua da larruazalaren egoera eta haren behar nagusiak ezagutzea.

Tailerrak

Elivelin oso erraz jarriko dizugu. Zatoz gure autozainketa-tailerretara, eta ikasi etxean larruazala zaintzen, egunero praktikatu ahal izango dituzun teknika errazekin, etxetik beti bikain atera ahal izateko.

Instagram