Josune Elgarresta
Prestakuntza. Profesionaltasuna. Dedikazioa. Pasioa. Horra hor Josune Elgarrestaren lana hobekien definitzen duten lau hitzak.
Betidanik edertasunaren eta estetikaren munduari lotuta bizi izan den profesionala da, eta aditua da lan-protokolo paregabe eta esklusiboak aplikatzen.
Bokazio goiztiarrak eta grina handiak bultzatuta, etengabe bilatu ditu teknika eta tratamendu berriak. Gainera, mundu mailako aditurik garrantzitsuenekin prestatu da.
Bere lan-filosofiak, ikuspegi holistikoa oinarri hartuta, erakusten digu edertasuna bikaintasunaren bilaketaren orekatik sortzen dela, betiere ikuspegi holistikotik. Izan ere, bere lan-filosofiaren arabera, edertasuna gure organismoaren hainbat atalen orekatik sortzen da, eta edertasunaren kontzeptu soiletik harago doa, helburu garrantzitsuago bat lortzeko: oreka eta ongizatea.
Aurpegiko tratamenduak eta adinaren aurkako egile-masajeak, Kobido aurpegiko lifting japoniarra, 3D masaje eskulturala, aho barneko masajea eta beste asko ditu espezialitate Josunek. Harrituta utziko zaitu haren eskuzko teknika harrigarriak eta, zure azalean emaitza ikusgarriak eta iraunkorrak lortzeko, ekialdeko eta mendebaldeko tratamenduen fusioak. Bizi esperientzia paregabea zure gorputz eta bururako.

Ekialdeko teknikak sakon aztertu ondoren, Piroche metodoan espezializatu zen. Txinako medikuntza tradizionalean oinarritutako teknika bat da, eta gorputzeko meridianoak eta puntu energetikoak lantzen ditu. Ikuspegi holistikoarekin aplikatzen du; izan ere, organismo osoa batera lantzen du emaitza iraunkorrak lortzeko.
Japoniara Kobido teknikaren eskutik hurbildu zen, hots, ia artistikoa den aspaldiko aurpegiko masajearen eskutik. Kobido lifting-efektua duen aurpegiko masajerik sofistikatuena eta bikainena da. Haren perkusio-, bibrazio-, estimulazio- eta erlaxazio-mugimenduak masajean zehar konbinatzen dira, esperientzia paregabea sortzeko. Josuneren beste espezialitateetako bat kinesioestetika da; AEBko, Ukrainako eta Errusiako teknikak uztartzen ditu horrek.
Aurpegiko eta gorputzeko ehunen egitura eta funtzioa hobetzea, tonu miofaziala normalizatzea, eta fluxu linfatikoa eta odol-zirkulazioa hobetzea du helburu.
Kinesioestetikari esker, aurpegiari eta gorputzari edertasuna, gaztetasuna, osasuna eta harmonia itzultzea lortzen dugu.
